Zumardia logo
gurpilgunea.comgurpilgunea.com
  • Hasiera
  • Zer da
  • Bizikletak
  • Tailerra
  • Bazkideak
  • Ekintzak
    • Mekanika ikastaroak
    • Bigarren eskuko azokak
    • Bizikletan ibiltzeko ikastaroak
    • Irteerak
    • Hezkuntza biala
  • Tolosaldean bizikletaz
    • Bidegorrien mapa
    • Inzidentziak
    • Arautegia eta legea
  • Bloga
  • EUS/ES
Zer da Gurpilgunea?dc914f94198 de January de 202425 de March de 2024

Zer da Gurpilgunea?

Bizikletaren konponketa eta mantenurako oinarrizko ezagutzak ikasi eta gure tailerra zure proiektuetarako erabili nahi baduzu, egin zaitez bazkide (15 euro urtean) eta hurbildu gurera

Bizikletak konpondu, birziklatu eta berrerabiltzeko gune ireki bat baino askoz gehiago da Gurpilgunea; bizikleten inguruko eskualdeko espazio erreferentea, denoi irekia eta oinarrian jasangarritasuna  duena.

Bizikleten birziklapen eta berrerabilpena indartu nahi dugu horrela. Pieza erabligarri guztiak aprobetxatu behar diren ustea dugu, eta zuk ere zure tokia aurkituko duzula gurean.

Zumardia elkartea da Gurpilgunearen sustatzailea, kirolaren alderdi ludikoa eta hezitzailea sustatu nahi duen erakundea. Natura, Kirola eta Hezkuntza batzen duen egitasmoa da hau, naturaren ezagutza eta errespetua, giza balioak, parekidetasuna eta elkarlana lantzen dituen proiektua.

Egin bazkide
parte-hartzea
PARTE HARTZAILEA
jasangarria
JASANGARRIA
hemengoa
BERTAKOA

Helburuak

Gurpilgunearen helburu nagusia, bizikletak konpondu, birziklatu eta berrerabiltzeko gune ireki bat herritarren eskura jartzea da. Horretarako, tailerra jarri dugu martxan. Ekarri zure bizikleta eta konponduko dugu, errebisioa pasako diogu, zure bizikletaren bertsiorik onena emango dizugu bueltan.

Txirrindularitzaren inguruko kultura zabaltzeko xedea ere badu Gurpilguneak. Askotariko tailerren bidez (mekanika, bizikletan ibiltzekoak…), gurean hain errotuta dagoen kirolarekiko zaletasuna transmititu nahi dizugu.

Badakigu asko garela txirrindularitzaren zaleak, eta komunitate irekia sortu dugu interes hori partekatzeko. Bizikleta irteerak eta, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak… Denontzako dago tokia.

Gurpilgunearen beste ardatzetako bat da inguruarekiko konpromisoa. Tolosaldean errotuta gaude, eta bizikletaren inguruko informazioa bildu eta partekatzen dugu, bertara ekarria: bidegorri sarearen mapa, aparkalekuen kokapenak, bizikletaren inguruko arautegia eta legeak, dendak, inzidentziak…

Proiektuaren sustatzailea
Zumardia logo
Babesleak
Eusko Jaurlaritza
Tolosako Udala
Tolosaldea garatzen
Tolosaldeako mankomunitatea
Gurpilgunea logotipoa Tolosaldea

Kontaktua
Zumardi Handia, Tolosa
info@gurpilgunea.eus

Ordutegia
Asteartea 10:00 - 12:00
Osteguna - Ostirala 17:00 - 19:00

Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookien politika

financiado por la unión europea logo logo berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
688 726 213 . Irisgarritasun-deklarazioa